Bihar bilera egingo dute Idiazabalen urtarrila bitarteko kultur programazioa adosteko
Bihar asteazkena, 19:00etan, Idiazabalgo udaletxean bilera bat egingo dute urtarrila bitarteko kultur programazioa adosteko. Bilera hau irekia da eta Kultura batzordean inoiz parte hartu ez duen jendeari ere zuzendua dago. Helburua herritarren iradokizunak jasotzea da: antolatzeko edo sortzeko interesgarria den hori guztia mahai gainean ipini, eztabaidatu eta ahalik eta programaziorik osatuena prestatu. Udako ekitaldiak modu honetara antolatu ziren.