
Herrira mugimenduaren kontra Guardia Zibilak atzo egin zuen operazioa salatzeko elkarretaratze jendetsuak egin zituzten atzo, Goierriko herririk gehienetan.
Bakearen bidean utzi bakean Euskal Herria! Atxilotuak askatu! lemapean egin zituzten protesta bilkurak. Beasainen, 140 lagun bildu ziren, Ordizian 150, Itsasondon 45 eta Zegaman 26.
Datozen egunetan ere, protesta ekitaldi gehiago izango dira Goierriko herririk gehienetan. Hauek dira deialdietako batzuk:
- Beasain: Elkarretaratzeak gaur eta bihar, 20:00etan. Ostiralean, berriz, manifestazioa egingo dute, ordu berean.
- Ordizia: Elkarretaratzeak gaur eta bihar, 20:00etan, herriko plazan. Biharr batzarra ere egingo dute hurrengo ekimenak zehazteko.
- LAB sindikatuak deituta, ordubeteko lanuzteak egingo dituzte hainbat lantegitan. Eguerdiko 12:00etan, berriz, elkarretaratzeak udaletxe aurreetan.
Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziorako autobusak antolatzen ere hasiak dira dagoeneko. Beasaindik 15:00etan aterako da, geltoki paretik. Izena ohiko lekuetan eman behar da.
-
-
Beasain
-
-
Ordizia
-
-
Itsasondo
-
-
Zegama
LABen irakurketa