Segura Irratiko Bixibixi saioaren zazpigarren denboraldia bihar hasiko da
Bihar, asteazkena, Segura Irratiko Bixibixi saioaren zazpigarren denboraldia hasiko da. Eluska Gerriko Segurako alkateak udalaren egitasmoez eta Amantalek ixilean daramaten gerra dokumentalaz hitz egingo du Lierni Elortza kazetariarekin. Gainera, Rafael Gerrikok Hitz edo irri euskaraz elkarri elkartearen egitasmoak azalduko ditu eta hasi berri den bertsolari txapelketaz ere hitz egingo dute. Saioa 12:15ean hasiko da.