Bihar hasiko du denboraldia Goieniz zineklubak ‘Turistas’ filmarekin
Goieniz zineklubak 36. denboraldiari hasiera emango dio bihar arratsaldeko 21:00etan, Turistas filma proiektatuaz. Ohiko film komertzialak ez diren filmak Beasaina ekartzeko ahaleginean jarraituko dute Goienizekoek beste behin, bihar hasi eta abenduaren 19ra artean, ostegunero. Hau izango da denboraldiko lehen zikloa eta bigarren ziklo bat egin izan dute urtarriletik apirilera.
Ziklo bakoitzean ikusleen proposamenak jaso, 5 filmeko zerrenda osatu eta ondoren, bozketa bidez, ikusleek aukeratzen dute hurrengo zikloko Film Kuttuna izango dena. Denboraldi honetako Film Kuttuna La Caza filma izango da eta urriaren 17an emango dute.
Honako filmak emango dituzte ondorengo asteetan: gaur Turistas, urriaren 7an Tomboy, urriaren 17an La Caza eta azaroaren 14ean Violeta se fue a los cielos.