2013/10/2

Lehen etxebizitza blokearen egitura eraiki dute Eitzagan

Eitzaga Berri auzoko lehenengo etxebizitza blokearen egitura egin dute. Proiektu zabalagoaren lehenengo urratsa da, fase honetan 76 etxebizitza eraikiko dituzte. San Gregorio kaleko 37. zenbakiko bizilagunak eraikin berrian egokituko dituzte, 12 hain justu.

Goierriko Hitza

Joxan Iza artista bergararraren lanak ikusgai daude igandera arte

Joxan Izaren (Bergara, 1961) Low Cost erakusketa ikusgai dago Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Erakusketa datorren igandera arte zabalik egongo da. Hamabost koadrok osatzen dute bilduma. Margolan horietan guztietan teknika ugari nahasten ditu: akrilikoa, olioa, akuarela, errotulagailua, arkatza, grabatuak eta inpresio digitalak. Lanen formaren azpian naturaren eta hiriaren arteko dialektika dago. Bi esparruen aldakortasunari heltzen dio artistak, hori dela eta hainbeste teknika eta kolore.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa