Juan Manuel Ibarguren, Argentinara erbesteratu zen legazpiarraren istorioa
Amerikanoa deitzen zioten bere jaioterrian, Legazpin, eta El vasco zen Argentinan. Juan Manuel Ibargurenek (Legazpi 1886, Argentina 1968). deserria bizi izan zuen birritan, baina jaioterrian bizi izan zen bitartean itzal handiko pertsona izan zen bertan. II. Errepublika garaian alderdi errepublikanoko arduraduna izan zen Legazpin, eta lursailak salduz irabazten zuen eguneroko ogia. Herriarentzako zenbait aldaketa eta ideia iraultzaileren bultzatzaile izan zen, Frankismoak herria utzi eta Argentinara ihes egitea behartu zuen arte.
Erreportajea bihar osorik, Goierriko Hitzan.