Kilimak jostailu berezien denda ireki dute Beasainen
Nerea Manzisidor (Beasain 1979) eta Alazne Elortzak (Beasain 1986) urte asko daramatzate begirale zein begirale zuzendari lanetan haurrekin lanean, eta hala, duela hiru urte Aisi Hezi taldea sortu zuten. Urte guzti horietan haurrekin jolas eta jolas ibiltzeko aukera izan dute, eta ibilian-ibilian, makina bat jostailu ezagutzeko aukera ere bai. Orain jostailu denda berri bat ireki dute bien artean Beasainen, aspaldi zuten amets bat beteaz: Kilimak. Jostailu kooperatiboak, behar bereziei egokituak, estrategikoak eta abar dituzte, haurrentzat zein helduentzat. Erreportaje osoa biharko papereko edizioan.