Udazken Kulturalak ekintza ugari ekarriko ditu Beasaina
Urriaren 4tik azaroaren 10era mota askotariko ekintza kulturalez gozatzeko aukera izango da Beasainen, atzo aurkeztu zuten Udazken Kulturalaren barruan. Elkarte ezberdinei eskerrak eman zizkien Koldo Agirre alkateak atzoko aurkezpenean, “beste zenbait baliabide falta diren garai hauetan, bolondresen lana eskertzekoa delako”.
Garbiñe Zurutuza kultura zinegotziak azaldu zuenez “kultur disziplina guztiak eta publiko ezberdinentzako” ekimenak egongo dira aukeran. Haur, gazte eta helduentzako, antzerkia, dantza, musika, etab. Jazpanart, Jazpana, Josetxo Zufiaurrek kalera aterako duen Beasaingo Paperak-en 21. alearen aurkezpena uuriaren 30ean, odolki lehiaketa azaroaren 2an, Lemniskata elkarteak antolatutako mendi astea azaroaren 10etik aurrera, eta elkarte berberak antolatutako Azaroa-Zientziaroa ere azpimarratu zituzten aurtengo Udazken Kulturaleko ekintzen artean.
Aurten, gainera, Irriargi elkartea batu zaio Udazken Kulturalari, datorren asterako antolatu duten edoskitze astearekin.
Horrez gain, urriko zine txarteldegia ere badakar Udazken Kulturaleko foiletoak. Iaz bezala, 15 euroko abonu sistemari esker pelikulak ikusteko aukera izango zan, bestela erosita baino merkegao. Goieniz elkartearekin elkarlanean ” antzokiko eskaintza gehitu egin nahi” dutela azaldu zuten.
Udazken kulturaleko eskuorri guztia ikusteko, sakatu hemen.