Amagandiko edoskitze astea hasi dute gaur Irriargikoek
Beasaingo Irriargi elkartea antolatuta, amagandiko edoskitze astea ospatuko dute aste honetan. Aste honen helburua bularra ematen duten amentzako laguntza ematea da, laguntza hurbilekoa, etengabea eta aproposa emanez.
Gaur hasi dute astea Ana Francoren ipuin kontaketarekin. Haurrak aho zabalik egon dira, okasiorako ipuin kontalari honek apropos prestatu dituen ipuinak entzuten. Bihar edoskitze tailerra egingo dute Ttiklik elkargunean eta etzi hitzaldia izango duteEuskadiko Esnearen Ligako Edurne Gerreroren eskutik: Amagandiko edoskitzearen gakoak. Igartza jauregian izango da hitzaldia.
Larunbatean amagandiko edoskitzearen festa egingo dute Loinazko San Martin plazan honako egitarauarekin:
10:00. Postuen irekiera: Irriargi, Hazi Hezi, Ttiklik, Kilimak, Hazi eta Hezi, El parto es nuestro.
10:30. Amagandiko edoskitzearen murala osatzen.
11:00. Hamaiketakoa eta aurpegi margotzea.
11:30. Jolas kooperatiboak.
12:30. Bular-emate kolektiboa.
13:00. Argazki lehiaketako sari ematea.
Informazio gehiago biharko papereko edizioan.