Ertzaintzak zenbait edukiontzi erretzea egotzi die Legazpiko lau gazteri
Ertzaintzak hiru edukiontzi erretzea eta su-koktelak edukitzea egotzi die Legazpiko lau gazteri Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailetik jakinarazi dutenez. Gertakariak pasa den apirilaren 22ko goizaldean jazo ziren Legazpin. Iturri beretik jakinarazi dutenez, gazteek alkohola eta zenbait estupefaziente kontsumitu ondoren erre zituzten hiru edukiontziak. Gainera, Ertzaintzaren patruila bati eraso egiteko ere antolatu zirela baieztatu dute. Horretarako lau su-koktel egin zituzten eta Ertzainak erakartzeko Santikutz kaleko bi edukiontziri eta San Inazio auzoko beste bati su eman zietela esan dute Segurtasun saileko iturriek prentsa ohar batean. Olazabl institutuaren kanpo aldean itxaron zieten gazteei Ertzainea baina hauek ez zetozela ikusita su-koktelak han utzita alde egin zuten.
Hurrengo goizean izan zuen tokiko Ertzaintzak su-kokteken berri eta ikerketa bere gain hartu zuen. Ikerketa aste honetan bertan amaitu da eta lau gazte hauei kalteak eragitea eta su lehergailuak edukitzea leporatu diete. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gertakaria ez dago kale borroka antolatuarekin lotuta, ezta garai hartan atez ateko zabor bilketaren sistemaren inguruan herri plataformak egin zuen erreferendumarekin lotuta ere.
Prentsa oharrean adierazi dutenez, lau gazteetatik bakarrak ditu aurrekariak, deitu txikiengatik. Ertzaintzak Bergarako Guardiako epaitegiari helarazi dio ikerketaren emaitza.