Garazi Goiak 'Txartel bat (des)herrira' liburuari buruz hitz egin zuen Segurako irakurle taldeko kideekin
Joan zen ostegunean Garazi Goia idazle segurarrak bere herriko irakurle taldearen saioan parte hartu zuen. Goiak bere idazle jardunari eta Txartel bat (des)herrira liburuari buruz hitz egin zuen. 20 bat lagunek parte hartu zuten. Saioa oso berezia izan zen. Ez bakarrik herriko idazle batek parte hartu zuelako, baita aurkezle lanetan Goiaren ama aritu zelako ere. Idazleak ekitaldia “oso hunkigarria” izan zela esan zuen.