Herrira-ren aldeko mozioa onartu dute Legazpin
Gaur arratsaldean egin dute Legazpin Herrira taldearen aldeko mozioa onartzeko ezohiko osoko bilkura. PSE-EEko bi zinegotziak izan ezik, gainerako alderdi guztietako ordezkariak izan dira osoko bilkuran, eta bi mozio bozkatu eta onartu dituzte.
EAJk aurkeztu duen mozioa bozkatu dute lehenbizi, EAJk eta Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan adostutakoa. Aho batez onartu dute mozioa, alderdi guztien aldeko botoarekin. Haren ondoren, baina, Bilduk aurkeztu duen mozioa bozkatu dute, batzar nagusietan adostutakoaren ia-ia berdina, baina xehetasun batzuekin. EAJk ez du bozketan parte hartu, eta mozioa Bilduren eta H1! alderdiko ordezkarien botoekin onartu da.
Ane Urkiola jeltzaleak azaldu duenez, ez dute zentzuzkoa ikusi Bilduk ia adostuta zegoen mozio baten inguruan xehetasunak egitea, eta horregatik ez dute bozketan parte hartu.