Xabier Celestinoren 'Entre chien et loup' pintura erakusketa ikusgai dago Urretxun
Xabier Celestino Muñiz margolariak (Iruña, 1957) Entre chien et loup izenburupean pintura erakusketa ireki berri du Urretxuko Juan de Lizarazu erakustokian. Lanbidez irakaslea bada ere, koadroak pintatzen ditu denbora librean. Parisen hasi zituen Arte Ederren ikasketak, ondoren utzi eta Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean amaitu zituen arren.