Haur, gazte eta heldu elkartu dira aurten ere ZZ Urolako Trena bizikleta martxa egiteko. Areizaga-Kalebarren plazatik irten, eta hiru ibilbide izan dituzte aukeran txirrindulariek. Jende ugari elkartu da aurten ere. Bederatzigarren aldiz egin dute jada ZZ Urolako Trena bizikleta martxa Urretxun eta Zumarragan. Goierri kirol elkarteko zikloturista taldeak antolatuta, Urolako trenak garai batean egiten zuen bidetik bizikletaren erabilera sustatu dute.
Goierriko Hitza
Goierri
Haur, gazte eta heldu elkartu dira aurten ere ZZ Urolako Trena bizikleta martxa egiteko. Areizaga-Kalebarren plazatik irten, eta hiru ibilbide izan dituzte aukeran txirrindulariek. Jende ugari elkartu da aurten ere.
Bederatzigarren aldiz egin dute jada ZZ Urolako Trena bizikleta martxa Urretxun eta Zumarragan. Goierri kirol elkarteko zikloturista taldeak antolatuta, Urolako trenak garai batean egiten zuen bidetik bizikletaren erabilera sustatu dute. Urrexu-Zumarragatik irten eta Lasaora joan dira ibilbide luzea egin dutenak, 58 kilometro guztira.
Erdiko ibilbidea aukeratu dutenak Azkoitiaraino joan dira, 28 kilometro eginda, eta ibilbide motza egin dutenak Aizpurutxora joan dira, 14 kilometroko ibilbidea eginda. Ibilbide bat edo beste aukeratu, hamaiketako eginez bukatu dute denek ZZ Urolako Trena bizikleta martxa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.