Haur, gazte eta heldu elkartu dira aurten ere ZZ Urolako Trena bizikleta martxa egiteko. Areizaga-Kalebarren plazatik irten, eta hiru ibilbide izan dituzte aukeran txirrindulariek. Jende ugari elkartu da aurten ere. Bederatzigarren aldiz egin dute jada ZZ Urolako Trena bizikleta martxa Urretxun eta Zumarragan. Goierri kirol elkarteko zikloturista taldeak antolatuta, Urolako trenak garai batean egiten zuen bidetik bizikletaren erabilera sustatu dute.
Kirola eginez hasi dute gaur eguna Zaldibian. Santa Fe jaien azken txanpa dute, eta Aske Eguna ari dira ospatzen, datozen asteetan hasiko diren ezker abertzaleko gazte erakundeen eta ‘herriko tabernen’ kontrako epaiketak salatzeko eta horietan auziperatuta dauden hiru goierritarrei eta gainerako auzipetuei babesa adierazteko.