Apalategi eta Urdangarin final erdietarako aukerarik gabe gelditu dira
Ez batak, ez besteak, ez dute saiorik onena izan. 600 puntutik behera gelditu dira biak, eta final erdietarako aukerarik gabe gelditu dira. Bi goierritar ziren Hendaiako kanporaketan, Iñaki Apalategi eta Iban Urdangarin. Akatsen bat edo beste tarteko, ez dute puntuazio ona lortu.
Aurreko saioen bide beretik, Hendaiako kiroldegia leporaino beteta zela kantatu dute gaur ere Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketako bertsolariek. Julio Soto nafarra izan da puntu gehien batu dituena, eta ondorioz, zuzenean finalerdietarako sailkatu dena. Amaia Agirre ere gertu izan du, hamar puntu eta erdira.
SAILKAPENA:
- Julio Soto 653
- Amaia Agirre 642,5
- Iñaki Zelaia 611
- Felix Zubia 610
- Iñaki Apalategi 596
- Iban Urdangarin 591