Aske Eguna ari dira egiten gaur Zaldibian, datozen asteetan hasiko diren epaiketak salatzeko
Kirola eginez hasi dute gaur eguna Zaldibian. Santa Fe jaien azken txanpa dute, eta Aske Eguna ari dira ospatzen, datozen asteetan hasiko diren ezker abertzaleko gazte erakundeen eta ‘herriko tabernen’ kontrako epaiketak salatzeko eta horietan auziperatuta dauden hiru goierritarrei eta gainerako auzipetuei babesa adierazteko.

Idiazabalgo eta Zaldibiako talde bana lehiatu dira, giro onean eta umorez baina lehian. Trontzan, harria jasotzen, sagarrak biltzen, korrika, txingetan… aritu behar izan dute. Bazkaria egin dute herri kirolen ondoren eta arratsalderako joaldunen saioa eta manifestazioa dituzte antolatuta. 19:30ean izago dira eta manifestazioaren ondoren ekitaldia egingo dute. Gauean, berriz, Egurra ta Kitto eta Guri 5! taldeak arituko dira.
Datozen asteetan hasiko diren epaiketetan auziperatuta dauden hiru goierritarrekin GoiBerri aldizkariak egindako bideoa ikusi daiteke hemen: Lan politikoa egiteagatik auzipetuta