Beasainen festa eginez amaitu dute Amagandiko Edoskitze Astea Irriargikoek
Kalera eraman du gaur Goierriko Irriargi elkarteak amagandiko edoskitzearen oihartzuna. Astean zehar ekitaldi eta ekintza ezberdinak antolatu dituzte Amagandiko Edoskitze Astearen barruan, eta gaur festa egin dute Beasaingo Loinazko San Martin plazan. Seme-alabei bularra emateak duen garrantzia azaldu dute informazio panelen bidez, umeei eta gurasoei zuzendutako materiala jarri dute salgai, umeei zuzendutako ekintzak egin dituzte, eta eguerdian, edoskitze kolektiboa egin dute.
Goierritik, Euskal Herritik eta nazioartetik jaso dituzten argazkiak ere jarri dituzte ikusgai. Edoskitzearen inguruko argazki lehiaketa egin dute, eta bertara aurkeztu dituzten lanetako batzuk izan dira plazara eraman dituztenak. Argazkirik onenak ere saritu dituzte, eta edoskitzearekin lotutako esaldiak ere idatzi dituzte panel zuri handietan.
Irakurri GIPUZKOAKO HITZAN edoskitzea asteari eta Irriargi elkarteari buruz argitaratutako berria. ‘Edoskitzeak duen garrantzia‘.