Iñaki Apalategi eta Iban Urdangarin Hendaiako saioan arituko dira gaur, Bertsolari Txapelketa Nagusian
Hendaiako Beltzeniako pilotalekuan arituko dira gaur Iban Urdangarin ataundarra eta Iñaki Apalategi beasaindarra, Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioan. 17:30ean hasita, Iñaki Zelaia, Amaia Agirre, Julio Soto eta Felix Zubia ariko dira kantuan. Bertsozale elkartetik “oso saio orekatua” izatea espero dutela aurreratu dute. “Ondo, prestakuntza eginda” doa saiora Apalategi, eta Urdangarin, berriz, “lasai antzean”.
Gainerakoan, Iker Zubeldia bertsolariaren saioaren harira, honako idatzia kaleratu du Iñaki Segurolak zegamarrari buruz: 31eskutik.