'Ormaiztegi 1860-1970' liburua aurkeztuko dute datorren ostegunean
Datorren ostegunean Ormaiztegi 1860-1970 liburua aurkeztuko dute. Lan honek industria, artisautza eta merkataritzaren mende bateko historia jasotzen du. Gainera, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdialdera Ormaiztegi enpresa ekimen berritzaile askoren sorleku izan zen eta fenomeno horren zergatiak ikertzen ditu. Liburuak 1.00o orrialde baino gehiago ditu, bi tomotan banatuta. Jose Antonio Perez, Norberto Ibañez, Xabier Irizar eta Zeles Otamendi dira egileak. Ikerketa honen abiapuntua Millan Irizarrek (Ormaiztegi, 1923-2006) eskainitako lekukotza eta euskarri dokumental oparoa da. Liburua ostegunean aurkeztuko dute: 10:30ean Donostiako San Telmo museoan (prentsaurrekoa) eta 19:00etan Ormaiztegiko kultur etxean.