Azken asteotan Asiako liztorren bost habi kendu dituzte Gabirian
Asiako liztorren bost habi kendu dituzte suhiltzaileek azken asteotan Gabirian. Izar Goena, Izar Txiki, Igeribar Errota, Legorburu eta Agerri Berri baserrietan, hain zuzen ere. Lehen bietan egin zituzten habiak lehenengo. Igeribar Errotakoak, berriz, asteazkenean konturatu ziren euren etxeko teilatu azpian habia egin zutela. Baina ordurako konpostagailu ondoan, sukaldean eta terrazan ikusi zituzten. Agerre-Berriko habia igandean kendu zuten eta Legorburukoa atzo gauean. Legorburuko Benito Debak “bake ederra” hartu dutela esan du. “Beldur ginen, argia piztuz gero etxean sartzen baitziren”.