Eugenio Erauskin fraide lazkaotar zena dohatsu egin du Elizak
Eliza Katolikoak Eugenio Mari Erauskin Aranburu fraide beneditar lazkaotarra dohatsutu zuen, igandean, Tarragonan (Katalunia). Denera, 522 erlijiosori eman zion izendapen hori, tartean 56 euskal herritarri. Erauskin 1902ko urriaren 21ean jaio zen. Bartzelonan hil zuten, 1936ko abuztuaren 19an. Munilla gotzaina Lazkaon izango da urriaren 27an, 12:00etako mezan, dohatsuaren ohorez.