Feriaren aurkezpen ekitaldia.
Hamasei elkartek hartuko dute parte larunbatean Ordizian egingo den III. Boluntarioen ferian. Plaza Nagusian eta haren inguruetan jarriko diren postuetan eta egingo diren ekintzen bidez, elkarteek egiten dute lana ezagutzera ematea eta herritarrak boluntario izatearen garrantziaz jabetzea dira feriaren helburu nagusiak. Hain zuzen ere, erakusmahaiez gain, tailerrak, simulazioak eta animazio ekintzak ere egingo dira; 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Belen Maiza Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate zinegotziak eta ferian parte hartuko dute zenbait elkarteetako ordezkariek aurkeztu dute gaur goizean ekimena. Maizak diru irabazi asmorik gabe aritzen direnen lana “errekonozitu beharra” dagoela nabarmendu du: “Udala jakitun da zer lan egiten duten elkarte hauek guztiek eta zer suposatzen duten horrelako bilguneek, eta bide horretan, udalak lagundu egingo du”.
Zinegotziak azaldu duenez, boluntario azokaren helburua taldeen eta elkarteen lana gizarteratzea da. “Esperientziak trukatu eta kontzientzia sortzeko gunea ere badira feria hauek, eta boluntario berriak lortzeko aukera ematen dute”, esan du.
Alkoholiko Anonimoak, Afagi, Caritas, Gurutze Gorria, DYA, odol-emaileen elkartea, Katxalin, Nagusilan, Ordiziako Babes Zibila, Zuhaizti Jubilatuen zentroa, Kimetz emakume elkartea, Banku Etikoa, Ordizia Kolore, Matia Fundazioa (Ordizia Lagunkoia) eta gobernuz kanpoko Nazioarteko Elkartasuna eta Bakerako Lankidetza Batzarra erakudeek hartuko dute parte.