Ikurrinaren alde ekimenak sortzeko bilera egingo dute, bihar, Lazkaon
Lazkaoko Udalak ikurrinaren aldeko ekimenak sortu nahi ditu, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzak Espainiako bandera udaletxean jartzeko agindua dela eta. Hainbat eskakizun jaso eta beste horrenbeste helegite jarri ondoren, bandera ez jartzeko «bide juridikoa agortu» dela dio udalak, eta azaroaren 16a du azken epemuga udalak ipintzeko. Ikurrina “Euskal Herri osoa eta euskal gizartearen gehiengoa” batzen duela adierazi du Lazkaoko Bilduk; aldiz, Espainiako banderak “inposaketa, errepresioa eta erabakitzeko dugun eskubidearen ukazioa” irudikatzen du. Ikurrinaren aldeko bilera bihar, osteguna, 19:00etan da, udaletxeko batzar aretoan.