Irriargik argazkiak jarri ditu Ataungo antzokian
Irriargi elkarteak aurreko astean Beasainen ospatu zuen amagandiko edoskitze astea, eta argazki lehiaketara aurkeztutako lanak Ataunen ikusi ahalko dira aste honetan. Herri Antzokian jarri dute erakusketa, igandera arte. Bihar 17:00etatik 20:00etara, ostiralean 17:00etatik 20:00etara eta asteburuan 11:00etatik 13:00etara egongo da irekita.