Jubilatuek ibilaldi neurtua egingo dute bihar Ataunen
Ataungo Atseden-Toki jubilatu elkarteak ibilaldi neurtua antolatu du, biharko. Ibilbide laburra aukeratzen dutenek, elkartetik Otadizelaiko zubira joan-etorria egingo dute; bidea luzekoak Lazkaoko Zubierreka industrialderaino joan eta etorriko dira. Bukatutakoan askaria zerbitzatuko diete partaideei, elkartean bertan. 16:00etan hasiko dira ibilaldiak. Parte hartzeko, bikoteek Atseden-Tokiko orrian idatzi behar dute izena.