Lartxai elkartean eta Harizti Handi futbol zelaian lanak hasi ditu udalak

Iturgaitzagako biribilgunea, atzo, goialdera ireki berri duten bide-adarra duela./Aimar Maiz

Lartxai elkartearen sarrera, eskailerak kenduta eta aldapatxoa eraikita./Aimar Maiz
Harizti Handi futbol zelaian ere bi lan egiteko asmoa du udalak. Bi aldagela gehiago sortuko dituzte, harmailen azpiko zerbitzu gunean. Futbol zelaia berritu eta harmailak eraiki zirenean, taldeentzat bi aldagela eta epaileentzat beste bi egin ziren. Beste leku bat hutsik geratu zen, eta biltegitarako erabili dute orain arte. Espazio huts horretan aterako dituzte, orain, beste bi aldagela. Denera lau izango dituzte taldeek. «Futbol talde gehiago sortu dira zelaia egin zenetik, eta nesken taldeak ere asko ugaritu dira. Aldagela beharra zegoen», dio Jokin Izagirre kirol teknikariak.
Luzera jauzirako zuloa Futbol zelaiaren aldamen batean —sartu eta eskuinerako berdegunean—, luzera jauzian aritzeko hondar-zuloa ere eraikiko du udalak, herriko atletismo taldearen eskaria betez. Ordizian aritzen dira orain atletak.