Legorretan gaurko eman behar dira Elkartasun Azokarako gaiak
Legorretan urriaren 25ean egingo dute Elkartasun Azoka. Herritarrek dohaintzan emandako bigarren eskuko gaiak saldu, eta bildutako dirua garapen proiektuetarako izango da, elkartasun ekimenen barruan. Udalaren Gizarte Ongizate lan-taldeak deialdia egin zuen, legorretarrek etxean soberan dituzten jostailu, etxe-tresna elektriko, musika disko, arropa, liburu eta bestelako gaiak eman ditzaten. Gaur, asteazkena, da gauzak eramateko azkeneko egun. Udaletxean (08:00-14:00) edo kultur etxean (17:00-20:00) utz daitezke.