Pintxoaren Ibilbidea ostiraletik aurrera Beasainen
Bareak merkatari elkarteak antolatuta, Pintxoaren Ibilbidea egingo dute urriaren 18tik azaroaren 10era. Zortzi tabernek parte hartuko dute Pintxoaren Ibilbidean: Arrano, Basakana, Batzoki, Bideluze, Blues Brothers, Kuluska, Plazape eta Xerbera tabernek. Taberna bakoitzean bi pintxo egongo dira aukeran. Hemen daude ikusgai guztiak.
Bareaken dendetan Bonopintxoak banatuko dizkiete erosketak egiten dituzten guztiei. Aipatutako tabernetan bonopintxoa eta euro baten truke emango dituzte pintxoak. Bareakeko Gorka Goikoetxeak azaldu duenez, helburua “taberna hauek pintxo bereziak prestatzeko duten gaitasuna erakustea eta asteburuetan pintxoak jateko ohitura berreskuratzea da”.
Gainera, kupoi batzuk ere banatuko dira dendetan, eta Pintxoaren Ibilbidean dauden lau tabernetako seiluak dituzten guztiak bi pertsonentzat nekazalturismo batean bi gauko egonalia zozketatuko dute.