Antzizar kiroldegia greban, hitzarmen bila
Antzizar Kiroldegian lan egiten duten Instalaciones Deportivas Masquatro S.L.ko langileen ordezkari sindikalak mezu bidez jakinarazi du “lan baldintzak arriskuan ikusten dituztela” eta gaur, bihar eta etzi greba egin behar dutela. Greba honek bereziki igerilekuetako zerbitzuetan eragingo du eta ondorioz instalazio hau itxita egongo da. Egun hauetarako kiroldegia irekita zerbitzu minimoak aurrikusi dira eta erabiltzaileentzako harrera zerbitzua 07:00etatik 22:00etara izango da