Zeraingo Burdinaren Mendian aire-kablea eta transformazio tailerra berreskuratu dituzte. Inaugurazio ekitaldia gaur egin dute. Carlos Urquijo, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen delegatuak, Pilar Martinez Lopez, Espainiako Gobernuko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoru zuzendariak, eta Joxe Manuel Oria Zeraingo alkateak parte hartu dute. Izan ere, Espainiako Gobernuak 590.000 euroko diru-laguntza eman du.
Ostegunean hasi eta igandera bitartean Garagardo Azoka antolatu du hamargarren urtez Urretxuko Lurra dantza taldeak Ederrena pilotalekuan. Aurreko urteetan baino egun bat gehiago egongo da irekita azoka «ostiralean jai dela eta ostegunetako pintxo potean jende asko ibiltzen dela aprobetxatuz» Leire Larrañaga dantza taldeko kideak esan duenez.
Perkusio afrikarra jotzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Urretxun. Iaztik martxan dagoen dantza afrikarreko klaseen osagarri izango da. Ostegunetan eskainiko dituzte oraindik zehazteke dagoen lekuan. Bihar, ate irekien jardunaldia egingo dute Lizeo azpiko lokalean, eta interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara erritmo afrikarrak zuzenean entzun eta nola jotzen diren ikustera.
P Goierri Garaia mendi lasterketaren seigarren edizioa egingo dute Zumarragako eta Urretxuko mendietan
Lazkaon asteburuan egin duten Elkartasun Egunaren harira, antolatzaileek bideo bat egitea erabaki dute aurten. Bertan, herriko presoen hainbat senideren testigantzak jaso dituzte. Beraien esperientziaz, seme-alaben kasuez eta astero egin beharreko bidaiez hitz egiten dute, besteak beste.