Autobus zerbitzuari buruz herritarrekin bilerak hiru herritan egingo dituzte, aste honetan
Gipuzkoako Foru Aldundiak herri batzarrak antolatu ditu, autobus zerbitzu publikoa hobetzeko ekarpenak eta iruzkinak jasotzeko. Ataunen gaur (asteartea, urriak 22) da bilera, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Beasainen ere gaur-biharretan egingo dituzte bilerak, herritarrekin (18:00etan, udaletxeko batzar aretoan). Seguran, berriz, bihar 18:00etan da, kultur etxean.