Berrikuntzekin dator aurten Lurraren X. Garagardo Azoka
Ostegunean hasi eta igandera bitartean Garagardo Azoka antolatu du hamargarren urtez Urretxuko Lurra dantza taldeak Ederrena pilotalekuan. Aurreko urteetan baino egun bat gehiago egongo da irekita azoka «ostiralean jai dela eta ostegunetako pintxo potean jende asko ibiltzen dela aprobetxatuz» Leire Larrañaga dantza taldeko kideak esan duenez.