Jon Mallet irristalariak 32. postua erdietsi du Europako skate lehiaketan
Goierri Roller Skate Klubeko Jon Mallet irristalari itsasondoarrak 32. postuan bukatu du Europako WITP skate txapelketa. Urriaren 12an jokatu zen lehiaketa, Europako hamasei herrialdetako 200 irristalariren artean, maila desberdinetan. Mallet 15 urtez azpikoen sailean aritu zen.
Irristaketa elkarteko kirol zuzendari Sergio Piccolinok balio handia eman dio partaidetzari. Batetik, klubaren maila horretako lehena zelako; bestetik, Malletek «esperientzia hartu eta asko ikasi» duelako. Taldeko onenen artera igo dela nabarmendu du.
Valladoliden, asteburuan
Goierri skate klubeko irristalari gazteenak Basaurin (Bizkaia) lehiatu dira, asteburuan. Ez ziren finalera iritsi, baina «parte-hartze ona» izan dutela dio Piccolinok. Unax Navarro 4. eta Eneko Moreno 5. izan ziren lehen txanpan, 11na urtekoak biak. Oier Moreno (7 urte), berriz, zazpigarren.