Lazkaoko gaztelekua zabaldu dute
Lazkaoko Udalak larunbatean ireki zuen kultur etxeko sotoan kokatuta dagoen gaztelekua. 12 urtetik 17ra bitarteko nerabeentzat aisialdiko eta denborapasako ekimenak gauzatuko dituzte, aurrerantzean. Larunbat-igandeetan 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Jolasak nahiz jokoak, filmak ikusteko gunea eta askotariko tailerrak egiteko materiala dute.