Lazkaotik epaiketen aurkako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute
Lazkaon autobusa antolatu dute larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Aurreko astean hasi ziren Herriko tabernen auziko eta ezker abertzaleko gazte erakundeen aurkako epaiketak salatuko dituzte. Lazkaotarrek Antsoategi edo Giroa tabernetan eman dezakete izena. Autobusa larunbatean 15:00etan irtengo da, beheko farmaziaren paretik. Baserritar jantzita joateko eskatu dute.