
Segurako Elorri kultur elkarteko bazkideek agerraldia egin dute herritarrei larunbatean
Epaiketa politikorik ez lemapean egingo den manifestaziora joateko deialdia luzatzeko. Manifestazioa hilaren 17an Audientzia Nazionalean abian jarri zuten epaiketaren aurkakoa da. 36 euskal herritar eta 114 elkarte daude inputatuta. Batzuentzat kartzela zigorra eskatzen dute eta besteentzat ondasunen konfiskatzea. Hau da, taberna eta elkarteak ixtea. Tartean daude Elorri kultur elkartea eta bere taberna. Elorriko bazkideek herritarrekin eta herritarrentzat ekimenak antolatzen jarraitu nahi dute eta manifestaziora joateko eskatu diete. Autobusa 15:00etan irtengo da, plazatik. Izena Elorripen eman behar da.