Argazki lehiaketaren irabazleek jaso dituzte sariak
Bukatu da aurtengo udako argazki lehiaketa. Hainbat astez harpideek bidalitako argazkiak ikusteko aukera izan da Goierriko Hitzaren azken orrialde honetan. Aurten, guztira, 36 argazki erakutsi ditugu, bai egunkarian eta baita Interneteko goierri.hitza.eus helbidean ere; guztien artean argazkirik onena eta originalena aukeratu dituzte Fotoetxe argazki dendako eta Sasieta Mankomunitateko arduradunek.
Julen Arinak, Mikelar Mendiak eta Carlos Mediavillak egindako argazkiak aukeratu dituzte antolatzaileek sari nagusiak banatzeko, eta irakurleek sarean emandako botoei esker sei harpidedunek argazkia handitzeko saria jasoko dute opari, dena Fotoetxeren eskutik.
Julen Arinak etxeko bi ate apaintzeko argazki ohiala jaso du opari eta Mikelar Mendiak 100×250 naurrian etxeko horma papereztatzeko argazkia. Carlos Mediavillak 300 euro jaso ditu Sasietaren eskutik eta argazkia mankomunitateak urtero argitaratetzen duen egutegian agertuko da.
UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA
Fotoetxeren sariak
- Argazki onena. Veneziako ekaitza. Julen Arina (Beasain).
- Argazki originalena. Laintoan. Mikelar Mendia (Lazkao).
- Sari nagusia. Nola egongo ziren galtzontzilloak?. Carlos Mediavilla (Urretxu).
- Bi behi eta buru bakarra. Irati Imaz (Lazkao) .
- Itzalekin jolasean. Eider Deba (Idiazabal).
- Veneziako ekaitza. Julen Arina (Beasain).
- Naturaren miraria. Lazaro Gonzalez (Beasain).
- Azken izpiak. Eider Deba (Idiazabal).
- Sorgin orratzaren atsedenaldia. Jon Esnaola (Idiazabal).
- Argazkirik originalena: Mikelar Mendia
- Sasieta saria: Carlos Mediavilla
- Fotoetxe saria: Julen Arina
- Irakurleen saria: Irati Imaz
- Irakurleen saria: Eider Deba
- Irakurleen saria: Lazaro Gonzalez
- Irakurleen saria: Eider Deba
- Irakurleen saria: Jon Esnaola




















