Aritz Egea: «Beti pentsatu izan dut lehiatuko ez banintz, ez nukeela kirolik egingo»
Aritz Egea (Urretxu, 1984) laugarren postuan geratu da mundu mailako mendi lasterketen Skyrunning World Series txapelketan. Munduko mendi lasterketetako kirolari onenen artean leku bat egin du urretxuarrak Kilian Jornet, Luis Alberto Hernando eta Alex Nicholsen atzetik. Berriki Limone Sul Gardan (Italia) egindako Limone Extreme lasterketa izan da munduko txapelketako azkena. Bertan saio bikaina egin eta gero, hirugarren postuan amaitu du Egeak.