Euskara bultzatzeko lehiaketan parte hartzeko deia egin diete merkatariei
Goierri Goierri garaiko mankomunitateak merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina berezia egiten du urtero Zintzo Mintzo eta Zingi Zango euskara elkarteen lankidetzarekin. Lehiaketaren formatua erabili ohi dute. Aurten, lehiaketa azaroan jarriko dute martxan, baina merkatarien partaidetza ezinbestekoa dutenez, Urretxuko, Zumarragako zein Legazpiko merkatariei lehiaketan parte hartzeko orriak dendan jartzeko eskaera luzatu diete.













