
Txilibutxof elkarteak ‘gurpil festa’ antolatu du igande honetarako. Arratsaldeko 18:00etan Arana kalean mota askotako gurpildun gailuekin lasterketak egingo dituzte haurrek: 2-3 urteko haurrek plastikozko motorrekin egingo dute lehenengo lasterketa. 4-5 urtekoek gero, lau gurpildun bizikletekin. Handik aurrera, 6-12 urte bitarteko haurrek, patineteekin egingo dituzte lasterketak, apuntatzen diren aurren arabera, taldetan banatuz.
Txilibutxof elkarteko Xabi Garmendiak azaldu duenez, “kalean haur asko ikusten genituen plastikozko motorrekin batera eta bestera, eta Udazken Kulturalara ukitu berritzaile bat emateko asmoz, bizikleta lasterketa normala egin ordez, zerbait desberdina egitea bururatu zitzaigun”.
Izen ematea larunabatean 17:00etatik aurrera egin beharko da, Arana kalean bertan.
Gurpil festaren eta txilibutxof elkartearen inguruko informazio gehiago, biharko papereko HITZAn.