Iraitz Zubizarreta lazkaotarrak Titin pilota txapelketa irabazi du, kadetetan
Lazkaoko Lapke pilota elkarteko Iraitz Zubizarretak Logroñoko (Espainia) Titin Txapelketa irabazi du. Etxeberria lagun zuela, Goizuetako bikotea menderatu zuten finalean (18 eta 17), larunbatean, Adarraga pilotalekuan. Kadete mailako txapela lortu dute Zubizarretak eta Etxeberriak.

Etxeberria eta Zubizarreta, Logroñoko Adarragan./Hitza