Legazpiko bertso saioaren laburpena irudietan
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa jokatu dute asteburuan, Legazpin. Igor Elortzak lortu zuen puntu kopururik handiena, eta bide batez, finalerdietan zuzenean izateko aukera. Legazpiko Urbeltz pilotalekua jendez bete zen, aurrez saldu baitziren sarrera guztiak. Gotzon Aranburuk, saioaren laburpen bat egin du, han jasotako irudiekin.