Luis Romerok Hondarribira eraman du kanpaia, konpondu ondoren
Ezkio-Itsasoko Solda-Berezi tailerreko Luis Romerok Hondarribiko parrokiako kanpaietako bat konpondu du. Gaur eguerdian bertan eraman du Hondarribira. Kanpaiak lau urte daramatza isilik eta Santu Guztien Egunean joko dute berriro. Romero pasaitarra da, baina 18 urte daramatza Ezkio-Itsason. Kanpaien konponketan espezialista da, 2008an Gabiriakoaren pitzadurak konpondu zituenetik. Argazkian kanpaiarekin ageri da, Hondarribi aldera irten aurretik.













