Camerata Reale abesbatzak irekiko du Azaroan Musika zikloa Legazpin, ostiralean
Camerata Reale Madrilgo Teatro Realeko abesbatzak irekiko du ostiralean Azaroan Musika zikloa Legazpin. Hil osoan zehar musika zaleentzako hamaika emanaldi antolatu dituzte, eta nagusitasuna «Euskal Herrian bertan egiten den edo euskaldunek egiten duten musikak» izango du Jone Dorronsoro kultura teknikariak eta ekimenaren antolatzaileak esan duenez.
Santa Zezilia eguna aitzakia hartuta hasi ziren Legazpin «orain dela 11 edo 12 bat urte» musika zikloa antolatzen. Garai batean «Goiz Deia txistulari taldeak, Santikutz abesbatzak eta herriko musika bandak elkarrekin kontzertu bat egiteko ohitura hartu zuten beraien eguna ospatzeko. Alaitasuna Errondaila beranduago batu zitzaien». Orduan sortu zen, herriko musikariak «musika zale ere badirela aintzat hartuta» emanaldi ezberdinak antolatzeko ideia. Azaroan Musika zikloak berezitasunik izatekotan, hori «kultura batzordeak eta herriko musika talde ezberdinek elkarlanean» antolatutakoa dela da.
Egitaraua
- Azaroak 1, ostirala. Camerata Reale. 19:00etan, Parrokian.
- Azaroak 6, asteazkena. Opera DVDn, El rapto de Serrallo. 1.go zatia, 20:30ean kultur etxean.
- Azaroak 13, asteazkena. Opera DVDn, El rapto de Serrallo. 2.go zatia, 20:30ean kultur etxean.
- Azaroak 16, larunbata. Telleri abesbatza. 20:00etan, parrokian.
- Azaroak 16, larunbata. Gozategi Gazte Egunaren baitan. 22:30ean, Azokan.
- Azaroak 20, asteazkena. Zarzuela DVDan Gigantes y cabezudos. 20:30ean kultur etxean.
- Azaroak 21, osteguna. Doinua musika eskolako ikasleen kalejira. 17:30ean.
- Azaroak 23, larunbata. Santa Zezilia kontzertua. 20:15ean, parrokian.
- Azaroak 29, ostirala. Bertso jaialdia. 22:00etan Latxartegin.
- Azaroak 30, larunbata. Centro Extremeñoren kanta eta dantza jaialdia. 17:00etan, Latxartegi aretoan.
- Abenduak 1, igandea. Boreas Klarinet Ensenble laukotea. 13:00etan, Latxartegi aretoan.