Ionut Zincak gizonezkoetan eta Leire Agirrezabalak emakumezkoetan irabazi dute Zumarraga-Urretxuko VI. Mendi lasterketa. Igandean jokatu zen 23 kilometroko mendi proba, Beloki, Izazpi eta Irimo mendietan barrena. Gizonezkoetan lehia estua izan zen, eta azken metroetaraino elkarrekin joan ziren Zinca eta Pedro Hernandez. Zincak 1:45:31eko denbora egin zuen; Hernandez eta biak Sestao Alpino taldeko kideak dira, eta eskutik helduta sartu ziren helmugara. Emakumezkoen artean, Leire Agirrezabala gazteak sasoi ederrean dagoela erakutsi zuen, eta 2:05:34eko denbora eginda aurrena sartu zen helmugan.