Garikoitz Bravo Ner Group txirrindulari talde berrian ariko da, Euskadi Fundazioarekin
Garikoitz Bravo txirrindulariak (Lazkao, 1989) profesionalen mailan jarraitu ahalko du, 2014an ere. Ner Group taldean ariko da datorren denboraldian, Euskadi Fundazioaren jarraipena izango dena. Euskal Herriko enpresa talde horrek finantzatuko du Miguel Madariaga lehendakari eta Jon Odriozola oñatiarra zuzendari izango duen taldea —aurten Euskadi Fundazioaren izenpean aritu da—.
Bravo Euskaltel-Euskadi taldean aritu da aurten, World Tour maila gorenean. Talde hori desagertu egingo da, eta Continental mailako Ner Groupen jarraitu ahalko du. Pekingo Itzulian (Txina) 10. bukatu du Bravok, urriaren 15ean.