Ionut Zinca eta Leire Agirrezabala izan dira azkarrenak Goierri Garaia Mendi Lasterketan
Ionut Zincak gizonezkoetan eta Leire Agirrezabalak emakumezkoetan irabazi dute Zumarraga-Urretxuko VI. Mendi lasterketa. Igandean jokatu zen 23 kilometroko mendi proba, Beloki, Izazpi eta Irimo mendietan barrena. Gizonezkoetan lehia estua izan zen, eta azken metroetaraino elkarrekin joan ziren Zinca eta Pedro Hernandez. Zincak 1:45:31eko denbora egin zuen; Hernandez eta biak Sestao Alpino taldeko kideak dira, eta eskutik helduta sartu ziren helmugara. Emakumezkoen artean, Leire Agirrezabala gazteak sasoi ederrean dagoela erakutsi zuen, eta 2:05:34eko denbora eginda aurrena sartu zen helmugan.
Goierriko Hitza
Goierri

Goierritarrak
Probako aurreneko goierritarra, Juanjo Igartzabal zumarragarra izan zen; bosgarren egin zuen, irabazlearengandik 9 minutura. Emakumezkoetan berriz, Goierri Garaia taldeko Nuria Molinak zortzigarren bukatu zuen.
Sailkapen Orokorra
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.