Lazkaon erakundeen aurkako pintaketak agertu dira zortzi tokitan
Lazkaoko hainbat erakunderen egoitzetan pintaketak agertu ziren, igande goizean. Sistemaren aurkako idatziak —gehienak gaztelaniaz— jarri zituzten larunbatetik iganderako gauean, espraiz, erabilera publikoko egoitzen hormetan. Interes ekonomikoak edukitzea gaitzetsi dute.
Pintaketak udaletxeko arkupean —Inposaketarik ez eta faxistak zioten—, kultur etxearen saihetsean, kiroldegian, moja zistertarren komentuaren baratzeko horman kanpoaldetik, San Migel elizaren bueltan, anbulatorioan, Maizpide euskaltegian eta San Benito ikastolan egin dituzte.
Lazkaoko Udala atzo goizean hasi zen pintaketak ezabatzen.