Minbiziaren aurkako elkarteak dirua bilduko du Olaberrian eta Beasainen
Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak (AECC) diru bilketa egingo du Goierriko bi herritan, aste honetan. Ostegunean Olaberrian egongo dira, Carrefour saltokiaren sarreran; larunbatean Beasainen izango dira. Ematen dituzten zerbitzuak doan dira minbizia dutenentzat eta haien senitartekoentzat. Zati bat finantzatu ahal izateko bildu nahi dute dirua.